2012/06/14

Andereno Itziarren oroimena

Andereño Itziarrek Eguzkibegi ikastolaren historia ondo ezagutzen du: bera sortzaileetariko bat izan zan 60ko hamarkadan. Torrezabal kultur etxean ospatu den "Gerra Zibilaren aurreko Ikastolako Umeen oroimena" ekitaldian, Itziar Barrenetxeak antzekotasun handiak topatzen zituen, gerra aurretik eta diktadura garaian ikastolak zituen berezitasunak: gurasoen erabakiz, herri osoaren laguntzaz, libururik gabe eta material gutxirekin, neskak eta mutilak batera, pedagogia aurrerakoia...
Hogei minutuko bideo honetan ikus-entzun ditzakegu bere azalpenak eta gogoetak.

2012/06/09

Eguzkibegi Ikastolako Jaia 2012

Ikastolako jaian zehar egin ditugun argazkiak ikusteko aukera daukazue hemen. Animatu zaitez eta... erdu KOMUNITATERAAAAA!!

Norbaitek bere seme-alaben argazkiak ez badu nahi agertzea, mesedez idatzi mezu bat auzolana@eguzkibegi.net helbidera

2012/06/08

Ikastolaren oroimena

Gerra Zibilaren aurretik Galdakaon ikastola egon egin zen: 1934an hasita, Gerra Zibila etorri arte, Plazakoetxeko etxe-barrian, holan deitzen omen zan lekua, 70 ume inguru ibili ziren euskara ikasten.

75 URTE-TA-GERO...
Eta ekainaren 13an, Torrezabal kultur etxean omenaldi bat egingo diete, oraindik bizi diren dozena luze ikasle ohiei. Ikastolako guraso eta ikasle guztiak, irakasle eta ikasle ohiak gonbidatuta zaudete, istorio zahar horiek, eta ikastolen historia entzutera eta ezagutzera.
Eta lagunak edo ezagunak gonbidatzen badituzu... hobe! Hementxe dekozu kartela emailez bialtzeko.
Ez ahaztu: TORREZABAL kultur etxean EKAINAk 13an arratsaldeko 7etan.
Etorri eta ikastolako lehengo kontuak ikasi!!

2012/06/05

Ikastolako jaia

Ekainaren 9an Eguzkibegin Ikastolako jaia ospatzen duguuuuuuu! Larunbatean, ekainak 9an, Eguzkibegin ikastolako jaia ospatzen dugu. Goizeko 10etan hasita eta arratsladeko 6ak arte gustu guztietarako eta adin ezberdinetarako ekintzak egongo dira: * Kirolak: saskibalio partidak, eskupilota, bolieibol, herri kirolak, ping-pong txapelketa * Ludoteka txikientzako, tailerrak goiz osoan, euskaldantzak * disko festa, musika kontzertua LARREGI taldearekin Eta eguerdian nahi duten guztientzako bazkaria Zer gehiago behar da jai erraldoi txatxi piruli bat izateko??



Ikastolako jaian egindako etengabe gaurkoratzen den argazki bilduma hemen duzue!

2012/06/04

Ibilaldia 2012 Trapagaranen

Milaka euskalzale batu ziran atzo Trapagaranen Itxaropena ikastolak antolatutako jaia ospatzera.









Ohiko Asanblada

Maiatzaren 30ean Eguzkibegin urteroko Ohiko Asanblada ospatu da:
  •  kurtso bukaera guztietan egin behar diren kontuak eta 
  • hartu behar diren erabakiak bideratzeko. 
Kooperatibako 67 bazkideren partaidetzarekin, gaiok jorratu ziren:
  • 2011ko kontuak onartu egin 
  • Datorren kurtsorako kuotak eta prebisio ekonomikoak onartu 
  • Juntakide berri baten onespena 
Asanbladaren hasieran Imanol Igeregi Ikastolen Federazioko lehendakaria egon zen bertan Elkartasun Kutxa (Caja de Solidaridad delakoa) zer den azaltzen eta nola funtzionatzen duen zehazten.
Horren ondoren, Eguzkibegiren integrazioa eta diruaren ekarpena ere bozkatu eta onartu egin zen.

2012/06/03

Ekaineko auzolana

Mantenuko lanetan azkeneko asteburura heldu gara. Azken honetan ikastolako jaiari begira, txukuntze lanetan ibili gara. Batez ere, ikastolako goiko aurpegia ondo jartzen aritu gara. Lehengo eta bigarrarren pisuko hormak eta teilatu azpikoa margotu ditugu. Beheko patioa margo erretoke batzuk burutu dira frontoi, zutabe eta hormetan. Egun honetan 20 pertsona egon ziren eta denetara, hauek ere kontuan hartuta, 1350 ordu izan dira sartutakoak mantenuko lanetan. Mila esker parte hartu duzuen guztioi! ;-) Desbrozea ere egin da ikastola inguruan. Udaberriarekin sasiak gorantza datozelako.