2013/06/05

Komunikazio digitala bizitzarako eta lanerako

Auzolanaren Web Komunikazioaren taldeak bi ikasle ohiak elkartuko ditu Komunikazio Digitalaz hitz egiteko:
NOIZ: Osteguna, Ekainak 13
NON: Torrezabal Kultur etxean
ORDUA: 19:00 - 20:30
GALDERA hauek luzatuko dizkie Josi Sierra (@josi) mahaiburuak:
  1. Zelan eta zertarako erabiltzen dituzue sare sozialak?
  2. Blogak ere oraindik bizirik daude?
  3. Zein da zuen nortasun digitala gaur egun?
Jarraian jende guztiaren jakinminak eta zalantzak argitzeko.
Denon artean irizpideak eta ideia batzuk ateratzen saiatuko gara,  jendeari, ikastolako gurasoak edo Galdakaoko hiritarrei, tresnak nola erabili daitezkeen jakiteko.
Eta Jonek & Naiarak guraso bezala pistaren bat emango diete seme alabekin ibiltzeko eta elkarrekin ikasteko. Saioan aipatuko/aztertuko diren sareak hauexek dira: Twitter, facebook nagusiki; aipatu Tuenti, whassapa, eta denbora jaten dauskuen beste aplikazioak.
Norbaitekin konpartitu, edo lagun bati bidali nahi badiozu, hementxe daukazu ohar labur eta zirraragarri bat ;-)
Partekatu zure ezagunekinNora Madariagak egindako kartela eta gonbidatu ekitaldira etorteko ;-)

2013/06/02

Ekainaren mantenua auzolanean

Ekainaren 1ean ere mantenuko zereginak egin dituzte auzolaneko lagunok!
15 bazkide egon ziren lanean.
Egindako lanak: sotoa ordenatu, beheko patioko zutabeen azpiko zatia margoztu kolore desberdinez, erdiko komuneko ateak esmaltatzen bukatu, sukaldeko estraktorearen bastidorea esmaltatu eta ateen markoak errepasatu, ikastolaren atzeko aldean beheko partea zuriz margotu eta erdikoa errepasatu eta jantokian marrazki batzuk egin.
Datorren astean, ekainak 8 ikastolako jaira etorri denok disfrutatzera, eta Mantenu taldekoek egindako lanak (ia ia arte lanak) ikustera ;-).
Hona hemen Aitorrek ateratako argazkiak.