Eguzkibegi Ikastolako Txosnan gautxoriak behar ditugu, ostirala eta larunbatean, gaueko txandak zabaldu ahal izateko ;-)
Aste egunetan eta ordu gehienetan gurasoen partaidetzarekin bete dira txanda ezberdinak
OSTIRALA & LARUNBATA
Baina asteburura hurbiltzen eta ordutxikitan jendea behar da:
akaso ikasle ohiak? Jende gaztea eta gauzaleak?
Mozoiloak beti ibilten dira gabaz baina seinaka antolatuta... erdu komunitatera!
Eta animatu zeure kuadrilla txanda bat osotzeko!
Jarri kontaktuan txosnako Igorrekin eguzkibegijaiak (abildua) gmail.com
2013/09/17
2013/06/05
Komunikazio digitala bizitzarako eta lanerako
Auzolanaren Web Komunikazioaren taldeak bi ikasle ohiak elkartuko ditu Komunikazio Digitalaz hitz egiteko:
- Naiara Perez de Villareal (@Naiarapzv) &
- Jon Gomez Garai (@JGGarai)
NON: Torrezabal Kultur etxean
ORDUA: 19:00 - 20:30
GALDERA hauek luzatuko dizkie Josi Sierra (@josi) mahaiburuak:
- Zelan eta zertarako erabiltzen dituzue sare sozialak?
- Blogak ere oraindik bizirik daude?
- Zein da zuen nortasun digitala gaur egun?
Denon artean irizpideak eta ideia
batzuk ateratzen saiatuko gara, jendeari, ikastolako gurasoak edo Galdakaoko hiritarrei, tresnak nola erabili daitezkeen jakiteko.
Eta Jonek & Naiarak guraso bezala pistaren bat
emango diete seme alabekin ibiltzeko eta elkarrekin ikasteko. Saioan aipatuko/aztertuko diren sareak hauexek dira: Twitter, facebook nagusiki; aipatu Tuenti, whassapa, eta denbora jaten dauskuen beste aplikazioak.
Norbaitekin konpartitu, edo lagun bati bidali nahi badiozu, hementxe daukazu ohar labur eta zirraragarri bat ;-)
Partekatu zure ezagunekinNora Madariagak egindako kartela eta gonbidatu ekitaldira etorteko ;-)

2013/06/02
Ekainaren mantenua auzolanean
Ekainaren 1ean ere mantenuko zereginak egin dituzte auzolaneko lagunok!
15 bazkide egon ziren lanean.
Egindako lanak: sotoa ordenatu, beheko patioko zutabeen azpiko zatia margoztu kolore desberdinez, erdiko komuneko ateak esmaltatzen bukatu, sukaldeko estraktorearen bastidorea esmaltatu eta ateen markoak errepasatu, ikastolaren atzeko aldean beheko partea zuriz margotu eta erdikoa errepasatu eta jantokian marrazki batzuk egin.
Datorren astean, ekainak 8 ikastolako jaira etorri denok disfrutatzera, eta Mantenu taldekoek egindako lanak (ia ia arte lanak) ikustera ;-).
Hona hemen Aitorrek ateratako argazkiak.

2013/05/23
Nortasun digitala
Nortasun digitala gure izakeraren isla "birtuala" da; baina geu gara, nire bigarren NIa da.
Pista batzuk ematen dizkigu Lorena Fernande Deustuko irakasleak (@loretahur)
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
Gida bat kontsultatu INTECO Identidad digital: guia de identidad y reputacion on line
Enpresa baten nortasun digitala zaintzeko (Deustuko Unibertsitatearena adibidez)

2013/05/21
eKDH: Mes de la Cultura Digital
Entre el 23 de Mayo y el 20 de Junio celebramos en Eguzkibegi el mes de la Cultura Digital, con talleres y mesas redondas para saber que es y como se usa Internet y los servicios que ofrece la web 2.0
TALLERES & MESA REDONDA
Empezamos el dia 23 de Mayo con el tema de la Identidad Digital y el uso del correo electrónico.
El dia 6 de Junio hablaremos de Compartir en la nube, usando Google Drive para textos, presentacionoes, hojas de calculo, documentos etc.
El 13 de junio haremos una mesa redonda con Jon Gomez Garai y Naiara Perez de Villareal, ambos ex-alumn@s de Eguzkibegi, sobre trabajar y
comunicarse en la red .
Y el 20 de junio aprenderemos a usar las redes sociales Facebook, Twitter etc, así como hablaremos sobre Tuenti y como la usan nuestras hijas e hijos.
Estas invitado a participar, a traer tu propio "aparato" y a preguntar todas las dudas que tengas.
ERDU KOMUNITATERA
Ven a la comunidad digital de Eguzkibegi, sube con nosotr@s a la nube y comparte las ganas de saber y aprender junt@s.
Puedes confirmar tu participación mandando un email a webkom@eguzkibegi.net y adelantarnos tus gustos y dudas en este cuestionario:
https://docs.google.com/forms/.../viewform

2013/05/16
KULTURA DIGITALAREN HILABETEA
Maiatzaren 23tik Ekainaren 13ra Interneteko tresnak erabiltzeko mintegiak egingo ditugu.
Gonbidaduta zaude zure zalantza guztiekin etortzeko, zure jakinmina asetzeko eta elkarrekin ikasteko gogoa partekatzeko.
MAIATZAK 23: NORTASUN DIGITALA
MAIATZAK 23: NORTASUN DIGITALA
Nola erabiltzen duzu emaila pertsonal mailan eta profesional mailan?
Ze aholku emango zenioke guraso bati hasi berria denean?
EKAINAREN 6an: PARTEKATU HODEIAN DRIVE: PARTEKATU ZURE DOKUMENTUAK
testuak eta aurkezpenak, formularioak, kalkulu orriak, lana wikifikatzeko
Argazkiak, PDFak igotzeko, txata eztabaidatzeko
Azkenean esandako guztiarekin post bat adostuko dugu blogean argitaratzeko
EKAINAREN 13an MAHAI INGURUA
Jon Gomez Garai eta Naiara Perez Villarreal
Nola egiten da gaur egun lan digitala?
Nola komunikatzen da gaur egun sareetan?
EKAINAREN 20an: SARE SOZIALAK
EKAINAREN 20an: SARE SOZIALAK
Zer dakigu FaceBook, Twitter eta Google Plus
Zer dakite gure umeek? zer erabiltzen dute?
Zertarako erabili dezakezu? Pertsonalki edo profesionalki?
Animatu FB sartzeko eta elkareragina Eguzkibegiren
Twitter profil bat sortu eta hastag bat erabili komunikazioa errezteko
ERDU KOMUNITATERA! Datozen ostegunetan 19:00etatik 20:30etara Eguzkibegin
EKARRI
zure gailua: smarphone, tableta, bizikletz... nahi duzuna eta zure
ikasteko gogoak, dakizuna eta ez dakizuna partekatzeko. Maila oinarri
oinarrizkoa, ikastekoa
2013/05/12
Azken aurreko mantenua Auzolanean
Maiatzak 11an azkenaurreko auzolana egin dugu. 20 lagun egon gara eta gaur egindakoak hauek izan dira:
- adarrak moztu ditugu eta ingurua txukundu dugu pizkatxo bat,
- kiroldegi atzeko jolastokian kautxo gehiago jarri dugu, bertako bordilo berdea berdez margoztu da garbitu ondoren,
- Pepetorako irteeran zegoen katxoa hobeto jarri da umeak erosoago pasa daitezen,
- kanpoko saskibaloi zelai biak margoztuta gelditu dira eta futbitokoa errektifikatu ondoren margoztu da eta balio ez duten marrak beltzez margoztu ditugu ezabatzeko,
- atzealdean dauden aldagelen kanpokaldea zuriz margoztu da,
- erdiko solairuko zutabeak margotu dira,
- erdiko solairuko komuneko sapaia zuriz eta ateak urdinez margozten hasi gara,
- haurtzaindegiko patioan kautxo gehiago jarri dugu jokuren bat gehiago jartzeko,
- beheko patioan frontoi zati bat margoztu da eta
- sotoaren ondoan dagoen horma urdinez margotu da.
2013/03/20
Martxoko lanak
Martxoak 16an beste auzolan eguna izan genuen.
Eginiko lanak hauek izan ziren:
Eginiko lanak hauek izan ziren:
- Aurreko larunbatan ebagitako zuhaitz-adar guztiak batu eta eraman kiroldegi ostera udalak, kamioi batekin eraman ditzan.
- Jantokiko sapaiak zuriz margozten amaitu eta leiho alboko horma "melokotoi" kolorez ere.
- Aurreko larunbatan ere botatako argi-posteen zimentazioa kendu.
- Barne-patio batean Dinitrol produktua eman umetxoen jantokian agertu diren itoginak kentzeko. Neskeen aldegelak handiagotzeko alboan zegoan gelatxoa garbitu, zolua kendu eta hormak prestatu arlauza berriak jartzeko. Oraingoan ere jendea "chapeau"!!!!
2013/03/09
Plataformarekin
Eguraldi ona aprobetxatuz auzolaneko egun berri bat antolatu dugu.
Talde txiki bat prestatu dugu astean zehar, kanpoan egin beharreko gauzak egiteko asmoz. 9 lagun egon gara bakarrik baina lan bikaina burutu da.
Atzoko egunez plataforma bat alokatu zan eta kiroldegiaren teilatua egin zutenak etorri ziren teilatua garbitzeko eta kiroldegi barrura sartzen zen ura nondik sartzen zan begiratzeko.
Gaurkoan, plataforma zegoela probetxatu dugu eta zuhaitzen adarrak moztu egin ditugu goi partean hostoak arazo gutxiago eman dezaten datorren urtean kiroldegian. Plataformarekin, ere, goiko patioan zeuden hiru torretatako fokoak kendu ditugu hurrego auzolan batean haurtzaindegiko alde horretan kokatzeko. Kiroldegia egin zenetik argia ez zen fokoetara iristen eta orain bererabiliko ditugu. Ondoren hiru torretak bota ditugu eta torreta baten ondoan zegoen plataneroa ere bota dugu.
Goiko patioa garbiago gelditu da orain.
Futbitoko porteria baten atzean zegoen sarea konpondu dugu.
Jantokitik kanpora irtetzeko, jantokiko jendeak arriskua ikusten zuten bertan dagoen aldapatxo txikian. Bertatik zarama ateratzen dute eta batzutan olioa egoten da eta beraiek eskatuta rotaflexakin marra batzuk egin ditugu eta kartcherra pasatu dugu garbiago egon daiten.
Kanpoan prestatu dugun garbiketa gunea gustiz erabilgarri egoteko bi alkantarilen tapak aldatu ditugu, ur guztia jaso dezaten.
Gaurkoz nahiko izan da eta datorren astean eguraldi ona egiten badu, badaukagu lana moztutako adarrak kentzen.
Gaur argazkiak ez daude... baina lan bikaina izan da

2013/02/24
Otsailaren 23an hotz
Hotz handia izan arren, Otsailaren 23an, 26 lagun etorri zaizkigu Eguzkibegiko Auzolanera.
Eguraldiak ez du inor beldurtu baina lan gehiena barruan egin dugu. Egindakoen artean:
Hurrengo txanda matxoaren 16an izango da eta ordurako lana badaukagu.
Ondo ibili.... ta gitxi gasteu? ;-)
Eguraldiak ez du inor beldurtu baina lan gehiena barruan egin dugu. Egindakoen artean:
- Musika gelako zutabeei bigarren eskua eman diegu eta bertan esmaltatuta geneukan baldak finkatu ditugu. Hurrengorako hormak gelditu dira egiteko.
- Beste balda batzuk psikomotrizitate gelan finkatuta gelditu dira.
- Arotzak prestatutako ping-pong mahai berria esmaltatu eta kokatu dugu, aurretik jarrita zegoenaren ondoan.
- Berriztu diren aldageletako sapai eta hormei margo zuria eman zaie eta ateei esmaltearekin bigarren eskua eman zaie.
- Aldagelen sarreran sapaia eta horma erdia margotu da zuriz. Azpiko zatia gelditu da hurrengorako.
- Jantokia margozten hasi gara eta sapai gehiena margoztuta gelditu da. Hurrengo txandetan hormak egin beharko dira.
- Aurrekoetan HH-ko kableadua eta beheko patioko berjak guztiz margoztu gabe gelditu ziren eta gaur bukatu ditugu.
- Beheko patioko tuboak babesten duten parrillen lotura batzuk apurtuta egon direnez baloien golpeekin, konpondu ditugu.
- Umeen jolastokian kokatu behar diren jokuak esmaltatzen ibili gara eta zuhaitzen adarrak mozten ere bi pertsona ibili dira eguraldiari aurre eginez.
Hurrengo txanda matxoaren 16an izango da eta ordurako lana badaukagu.
Ondo ibili.... ta gitxi gasteu? ;-)
2013/01/19
Urtarrilaren 19an urtea ondo hasteko
Gaur 33 lagun hurbildu dira ikastolara eta 2. hiruhilabeteko lanei
hasiera eman diegu.
Urtarrilak 19an eguraldi txarra ematen zutenez barruko lanak
egitea pentsatuta geneukan baina aprobetxatu dugu kanpoan gelditzen
ziren gauza batzuk egiteko baita ere.
Talde desberdinak egon dira lan desberdinak egiteko.
- Talde batek lehen orduak erabili ditu ortuan botata zeuden adarrak batzeko eta astelehenean udal zerbitzuak eraman ditzan. Gero, talde hau barrura joan da musika gelaren zati bat margozteko.
- Bigarren talde bat egon da aldageletan. Berriztu diren aldagelak garbitu dituzte eta ondoren, ate eta markoei esmalte esku bat eman diete.
- Hirugarren taldea, baldak esmaltatzen egon da. Musika gelan, laguntzagelan eta psikomotrizitate gelan jarri behar diren baldei bigarren eskua eman diete.
- Laugarren taldea, patioko horma zati bat margotu dute, beheko patioko berjak esmaltatu dituzte eta patiotik lehenengo pisura doan hormaren beheko partea margotu dute.
- Bostgarren talde batek, teilatuan "linea de vida" berri bat jarri dute, teilatuko ur filtrazioak bilatu eta konpondu dute, ping-pong mahai berri bat jartzeko egurrezko estruktura prestatu dute eta haur txikientzat egin zen jolastoki berritik soberan zegoen kautxoa kendu dute.
Gaurkoan ere lan polita egin da eta ikastolak beste itxura bat
hartzen ari da lan guzti hauei ezker.
Oraindik, lan asko dago egiteko
eta hurrengo txandetan gauzak hobetzeko asmoz hor ibiliko gara
berriro.
Otsailaren 23an daukagu hurrengo deialdia.
Anino eta eskerrik asko guztioi ;-)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)