Karmelo Leizaola Sanchez Donostian jaio zen 1901eko Maitzan. Ikasketak
Lekarozen (Nafarroan) egin zituen, nota onak ateraz gainera: 16 urterekin 7 matrikula lortu zituen. Ondoren
kimika ikasketak egin zituen Jesuitek sortutako
Sarria Kimika Institutuan,
kimikoa bihurtuz.
Ikasketak amaitu baino lehen, Galdakaoko Dinamitan hasi zen behar egiten, baina ikasketa gehiago burutu zituen, kimika amaitu ondoren:
- 1924an Zaragozako Unibertsitatean Zientziak egin zituen eta
- 1929an Madrilen Farmazia lizentziatura
Gizon fina zen dudarik barik: hainbat esperimentu egin zituen, hitzaldiak emanez eta idazkiak argitaratuz adibidez "Anales de la S. E. de Físika y Química" aldizkarian.
Baina Euskera bera ere maite zuen Karmelok, eta Galdakaon bizi zela,
Euskeraren Adiskideak elkartea sortu zuen.
Baina zoritxarrez, 1935 urtean, Hegoamerikatik propagandarako bidai bat egiten ari zela, gaixotu eta abenduaren 15ean hil egin zen; 35 urte baino ez zituen Karmelok.
MONIKA LEKUNBERRI
Monika Lekunberri Galdakaoko irakasle bat izan zen, 1910eko Maiatzaren 19an
jaioa. Aita Jenaro Lekunberri, Dimanitako lantegiko postaria zen;
lantegi horretan bertan Karmelo Leizaola kimikoak lan egiten zuen.
Donostiako kimikari horrek ostatu hartu zuen Jenaroren etxean eta
aukera izan zuen Monika Lelunberri ezagutzeko, eta euskararekiko
zaletasuna kontagiatzeko.
Monikak Maistr ikasi zuen Bilboko irakasle eskolan, 1926tik
1930erarte: urte horretan titulua lortu zuenean Euzkadi egunkarian atera
zuten erreferentzia, ohore handi bat bezala.
1934ko Apirilaren 15ean "Escuelas Vascas" zeritzon mugimenduaren
barruan, Galdakaon sortu zuten ikastola bat, umeei euskara irakasteko
asmoarekin. Hasieran Plazakoetxeko Etxebarria deitu bazioten ere,
1935ean sortzailea Hegoamerikan hil ondoren, bere izena eman zioten
ikastolari "Karmelo Leizaola euzko ikastola".
1936ko udan Galdakaoko Udalaren beka bati esker, Donostian egon zen
Eusko Ikaskuntzaren ikastaro batera, Gerra ZIbila altxatu zenean;
Iparraldera ihes eginda lortu zuen Galdakaora buletatzea.
Irakasle bezala jarraitu zuen lanean, 1937ko udaberrian Iparraldeko frontean bonbardaketak gogortu ziren arte.
Diktadura garaian debekua jaso zuen irakaskuntzan aritzeko, eta
hasieran etxerik etxe, eta ondoren bere etxean kalse partikularrak
ematen.