2012/02/22

Auzo-lan kolateralak

Jaionek ondo daki auzolanean aritu ondoren... kalte kolateralak sortzen direla: jantzi zikinak, babesteko materialak eta lanabesak GARBITU egin behar dira.
Hona hemen horren frogagiriak

2012/01/28

Bigarren txanda auzolanean dago jada!

Gaur, urtarrilak 28, Auzolaneko Mantenu taldean bigarren txanda hasi da lanean: 32 lagun hurbildu dira lanari ekiteko prest.
Egin dituzten lanen artean hauxe azpimarratuko dugu:
  • Idazkaritza eta haur hezkuntzako ateei eta markoei lehenego eskua eman diote.
  • Sarrera eta idazkaritzako bilera gela txikia margoztu dira.
  • DBH2b gela margoztu.
  • Jantoki txikiko zutabeak margoztu.
  • Desbrozea eta zuhaitzen adarrak moztu.
Baina hauek hasi baino ez dute egin: hurrengo auzo-lan eguna otsailaren 25a da.
Eskerrik asko denori! ;-)
FROGA ARGIAK
Auzolaneko lankidea fin ibiltzen direlaren frogak ditugu gaurkoan:
argazkiaz gain, bideoak ere ditugu gaurkoan. Ikusi eta animatu zuek ere Auzolanean aprte hartzen (datorren kurtsoan ;-))
Gelak margotzen hemen:

Frontoia margotzen hemen:

Mendian garbitzen:
Argazkiak hementxe:

2012/01/18

Mantenuaren balorazioa


Auzolanak badu balio handi bat, bazkideontzat. Eta gainera neurtu daiteke objetiboki: ez duzue uste? Auzolaneko Mantenuaren lehen txandako jendea etorri eta gero, talde horretako arduradunek BALORAZIO hau egin dute: "Lehenengo trimestreko mantenuko auzolana bukatuta, esan dezakegu...
  • 81 pertsona pasatu direla ikastolatik. 
  • 400 ordu inguruko lana egin dutela eta 
  • oraindik 2 txanda falta zaizkiola bazkide bakoitzari. 
  • 2. trimestreko datak hurrengoak dira: urtarrilak 28, otsailak 25 eta martxoak 24. 
Etortzeko zaretenok KONTUTAN izan:
aldaketarik egon ezkero auzolanean parte hartuko dutenen artean (senarra edo emaztea) mantenuko taldeari komunikatu (helbidea eguzkibegi.mantenua[a]gmail.com da) aldez aurretik, segurua dagokion pertsonari egiteko. 

2012/01/14

Auzolan +

Auzolan taldeak gogor ekin dio urte berriari ;-)
Urtarrilaren 14an, dozena bi lankide elkartu dira lan hauek gauzatzeko: Margoztu
  • zuzendariaren gela, 
  • Josebaren gela eta 
  • aparkalekuak 
DBH-ko geletan margo erretokeak egin, sotoan apal berriak jarri eta ordenatu.
Langile fin guztien argazkiak laster batean izango ditugu hementxe bertan.

HURRENGOA
Kontutan izan hilabete honetako 28-an hurrengo lanen txanda hasten dala ;-)
Fin ibili auzo-lan-kideok!

2011/12/18

Abenduaren 17an auzolana aurrera


Eguraldi txarraren beldurrik gabe, Eguzkibegiko gurasook auzolanean ibili gara ikastola hobetotxu jartzeko asmoz.
Oraingoan 38 pertsona etorri dira. 5 gela margoztu ditugu, idazkaritzako  pasioa, irakasleen bilera gela eta desbrozea kanpokaldean.
Goian dituzue irudi batzuk, guraso hauek nola ibili diren jakiteko.

2011/11/27

Urriak 26an mantenua martxan


Azaroak 26, Auzolaneko Mantenu taldearen lehen LAN-eguna izan dugu. Bazkideren bat falta bada ere, jende mordoa bat aritu da lanean: 40 lagun inguru!
Julen Urrutxurtuk honela eman digu egindakoaren berri: "Eguraldia on-ona izan dugunez kanpoan batez ere, aritu gara"
  • Kanpoko hesi zuria, ia gehiena metro apur batzuk geratu dira.
  • Idazkaritzako, beheko patioko eta Eskolaurreko hesi metalikoak (urdinak) margoztuta
  • Irakasleen aparkalekuko (Joseba atezainaren etxearen aurrean daudenak) marrak margoztuta.
  • Beheko patioko zutabe gehienak eta eskumako hormak margoztuta.
  • Sotoan baldak jarri, sotoa garbitu eta gauzak ordenatu eta plastikoko kutxetan sartu.
  • Ikastolako inguruko besbroze zati handi bat egin eta moztutako zuhaitzen adarrak eta zuhaizkak atera, udaletxeko langileek konposterara eroan dezaten.
Oso jende jatorra, giro oso ona eta denok pozik, beheko argazkietan ikus dezakezuenez, ikastolaren onerako eta bazkideen seme alaben disfruterako, poltsikoari sos batzuk aurreztuz.
Baita aipatu dite "Kontrolatuta ditugu nortzu etorri ez diren ;-) ... ea hurrengoetan...
ESKERRIK ASKO auzolanean ibili zareten guztiei! Eta taldea eta zereginak antolatzen egon diren Julen, Joseba, Jaione eta Ninberi ;-)

GEHIAGO? DATORREN URTEAN ERE?
Hurrengo txandaren lehen eguna abenduak 17 izango da. Eta gaur etorri diren  bazkideak, berriz ere urtarrilak 28an buletatuko dira.

2011/11/23


ERDU KOMUNITATERA!         

Kooperatibakide agurgarriok: dakizuenez, auzolana edo bazkideon arteko elkarlana bultzatzeko ekimena, dagoeneko martxan da geure ikastolan. 8 talde osotu dira:
  1. Galdakaoko jaiak
  2. Ikastolako jaia
  3. Jantokia
  4. Mantenimendua
  5. Berrien harrera
  6. Eskolaz kanpoko Ekintzak
  7. Liburuen salmenta,
  8. Web bidezko Informazioa & Komunikazioa
elkarlan hori ahalik eta ondoen gauzatu eta eragingarri egiteko: ikus dezakezuenez zeregin ezberdinak antolatu dira eta 8 lantalde eratu: kurtso honen hasieran 300 bat guraso apuntatu dira, jantokian egiten diren 15 orduren bestekoa, lan hauetan emateko.
Bestalde, auzolanean ibiltzea bezain garrantzizkoa da auzolankideen arteko informazioa zabaltzea eta gurasoekiko komunikazioa bizkortu eta bideratzea; hau da, ekimen-ekintzen zabalkundea egitea eta informazioa elkartrukatzea.
Hori guztia kontuan izanik, hona gure proposamena: etengabeko harremanetan egon daitekeen komunitate birtualerako lehen pausuak ematen hastea (kontsultak, ekarpenak, iritziak, informazioak, partaidetza…). Hasteko, hemen duzue harremanetarako helbide elektronikoa zuen mezua bidaltzeko:

auzolana@eguzkibegi.net

eta bloga bisitatzeko & info eskuratzeko: auzolana.blogspot.com

Estimados y estimadas cooperativistas:
Como ya sabéis, ya está en marcha el trabajo comunitario o auzolana en nuestra Ikastola, y con objeto de sacarle el mayor partido posible, como primer paso se han recogido las principales acciones a realizar y se han organizado 8 grupos de trabajo:
  1. Fiestas de Galdakao
  2. Fiesta de la Ikastola
  3. Venta de libros
  4. Comedor
  5. Mantenimiento
  6. Recepción  de nuevos socios
  7. Actividades extraescolares
  8. Información y comunicación  web.
Para organizar a los 300 soci@s apuntados de forma eficaz el auzolana queremos difundir la información y agilizar la comunicación entre todos y todas, y dar a conocer de manera sencilla y rápida las diversas iniciativas y acciones que se llevan a cabo en nuestra Ikastola.
Teniendo en cuenta todo ello, queremos haceros una propuesta y animaros a participar en ella: dar los primeros pasos para crear una comunidad virtual siempre en comunicación (para consultas, opiniones, aportaciones, informaciones, participación…). Arriba tenéis la dirección de correo electrónico donde mandar vuestro mensaje y la dirección del blog.
Web_Kom taldeko auzolankideak