Urriaren 20an, lanari ekiteko asmoz 27 lagun etorri dira ikastolara.
Egindako lanak hauek izan dira:
- Erdiko solairuko horma zuriz eta urdinez margotu da (andamioa goiz erdian ekarri dutenez, goiko zatiak ez dira bukatu oraindik).
- Erdiko solairua eta haurtzaindegi arteko eskaileren sapaia margotu da.
- Barruan eta kanpoan hezi urdina margotzea falta zana bukatu da.
- Goiko solairuan, atzekaldera ematen duten lehioen gainean, seguritate kable bat jarri da alde batetik bestera: hurrengoetan segurtasun osoarekin lan egiteko moduan gelditu da.
- Aterpeko zutabeei barniza eman zaie.
- Sukaldean eta pikomotrizitate gelan arketa batzuk konpondu behar izan dira.
- Arotzak, sotoan zeuden balda batzuk montatu dituzte.
- Sotoa txukundu da baita ere.
(Informazioa & argazkiak Joseba Artetxeri esker lortu ditugu)
No hay comentarios:
Publicar un comentario