Martxoak 16an beste auzolan eguna izan genuen.
Eginiko lanak hauek izan ziren:
Aurreko larunbatan ebagitako zuhaitz-adar guztiak batu eta eraman kiroldegi ostera udalak, kamioi batekin eraman ditzan.
Jantokiko sapaiak zuriz margozten amaitu eta leiho alboko horma "melokotoi" kolorez ere.
Aurreko larunbatan ere botatako argi-posteen zimentazioa kendu.
Barne-patio batean Dinitrol produktua eman umetxoen jantokian agertu diren itoginak kentzeko.
Neskeen aldegelak handiagotzeko alboan zegoan gelatxoa garbitu, zolua kendu eta hormak prestatu arlauza berriak jartzeko.
Oraingoan ere jendea "chapeau"!!!!
Eguraldi ona aprobetxatuz auzolaneko egun berri bat antolatu dugu.
Talde
txiki bat prestatu dugu astean zehar, kanpoan egin beharreko gauzak
egiteko asmoz. 9 lagun egon gara bakarrik baina lan bikaina burutu da.
Atzoko egunez plataforma bat alokatu zan eta kiroldegiaren teilatua egin
zutenak etorri ziren teilatua garbitzeko eta kiroldegi barrura sartzen
zen ura nondik sartzen zan begiratzeko.
Gaurkoan, plataforma zegoela probetxatu dugu eta zuhaitzen adarrak
moztu egin ditugu goi partean hostoak arazo gutxiago eman dezaten
datorren urtean kiroldegian. Plataformarekin, ere, goiko patioan zeuden
hiru torretatako fokoak kendu ditugu hurrego auzolan batean
haurtzaindegiko alde horretan kokatzeko. Kiroldegia egin zenetik argia
ez zen fokoetara iristen eta orain bererabiliko ditugu. Ondoren hiru
torretak bota ditugu eta torreta baten ondoan zegoen plataneroa ere bota
dugu.
Goiko patioa garbiago gelditu da orain.
Futbitoko porteria baten atzean zegoen sarea konpondu dugu.
Jantokitik kanpora irtetzeko, jantokiko jendeak arriskua ikusten zuten
bertan dagoen aldapatxo txikian. Bertatik zarama ateratzen dute eta
batzutan olioa egoten da eta beraiek eskatuta rotaflexakin marra batzuk
egin ditugu eta kartcherra pasatu dugu garbiago egon daiten.
Kanpoan prestatu dugun garbiketa gunea gustiz erabilgarri egoteko bi alkantarilen tapak aldatu ditugu, ur guztia jaso dezaten.
Gaurkoz nahiko izan da eta datorren astean eguraldi ona egiten badu, badaukagu lana moztutako adarrak kentzen.
Gaur argazkiak ez daude... baina lan bikaina izan da
Hotz handia izan arren, Otsailaren 23an, 26 lagun etorri zaizkigu Eguzkibegiko Auzolanera.
Eguraldiak ez du inor beldurtu baina lan gehiena barruan egin dugu.
Egindakoen artean:
Musika gelako zutabeei bigarren eskua eman diegu eta bertan esmaltatuta geneukan baldak finkatu ditugu. Hurrengorako hormak gelditu dira egiteko.
Beste balda batzuk psikomotrizitate gelan finkatuta gelditu dira.
Arotzak prestatutako ping-pong mahai berria esmaltatu eta kokatu dugu, aurretik jarrita zegoenaren ondoan.
Berriztu diren aldageletako sapai eta hormei margo zuria eman zaie eta ateei esmaltearekin bigarren eskua eman zaie.
Aldagelen sarreran sapaia eta horma erdia margotu da zuriz. Azpiko zatia gelditu da hurrengorako.
Jantokia margozten hasi gara eta sapai gehiena margoztuta gelditu da. Hurrengo txandetan hormak egin beharko dira.
Aurrekoetan HH-ko kableadua eta beheko patioko berjak guztiz margoztu gabe gelditu ziren eta gaur bukatu ditugu.
Beheko patioko tuboak babesten duten parrillen lotura batzuk apurtuta egon direnez baloien golpeekin, konpondu ditugu.
Umeen jolastokian kokatu behar diren jokuak esmaltatzen ibili gara eta zuhaitzen adarrak mozten ere bi pertsona ibili dira eguraldiari aurre eginez.
Gaurko guztia hau izan da.
Hurrengo txanda matxoaren 16an izango da eta ordurako lana badaukagu.
Ondo ibili.... ta gitxi gasteu? ;-)
Gaur 33 lagun hurbildu dira ikastolara eta 2. hiruhilabeteko lanei
hasiera eman diegu.
Urtarrilak 19an eguraldi txarra ematen zutenez barruko lanak
egitea pentsatuta geneukan baina aprobetxatu dugu kanpoan gelditzen
ziren gauza batzuk egiteko baita ere.
Talde desberdinak egon dira lan desberdinak egiteko.
Talde batek
lehen orduak erabili ditu ortuan botata zeuden adarrak batzeko eta
astelehenean udal zerbitzuak eraman ditzan. Gero, talde hau barrura joan
da musika gelaren zati bat margozteko.
Bigarren talde bat egon da aldageletan. Berriztu diren aldagelak
garbitu dituzte eta ondoren, ate eta markoei esmalte esku bat eman
diete.
Hirugarren taldea, baldak esmaltatzen egon da. Musika
gelan, laguntzagelan eta psikomotrizitate gelan jarri behar diren baldei
bigarren eskua eman diete.
Laugarren taldea, patioko horma zati bat margotu dute, beheko
patioko berjak esmaltatu dituzte eta patiotik lehenengo pisura doan
hormaren beheko partea margotu dute.
Bostgarren talde batek,
teilatuan "linea de vida" berri bat jarri dute, teilatuko ur filtrazioak
bilatu eta konpondu dute, ping-pong mahai berri bat jartzeko egurrezko
estruktura prestatu dute eta haur txikientzat egin zen jolastoki
berritik soberan zegoen kautxoa kendu dute.
Gaurkoan ere lan polita egin da eta ikastolak beste itxura bat
hartzen ari da lan guzti hauei ezker.
Oraindik, lan asko dago egiteko
eta hurrengo txandetan gauzak hobetzeko asmoz hor ibiliko gara
berriro.
Abenduaren 15ean, Eguzkibegiko auzolankideak lanena egon dira be! ;-)
21 lagun igo dira ikastolara mantenuko lanetara. Ikastolaren aurpegia aldatzen ibili gara:
Haurtzaindegiko frisoa eta sarrerako hall-eko frisoa berdez margotu ditugu.
Goiko pisuko frisoa granate antzeko kolore batez margotu dugu.
Beraz, solairu bakoitzak bere nortasuna izango du hemendik aurrera.
Esango duzue ia nola ikusten duzuen ;-)
Bestaldetik, musikako gelan jarri genituen baldak esmaltatzen ibili gara baina bukatu gabe gelditu dira eta hurrengoan bigarren esku bat eman beharko zaie.
Eta azkenik, aurreko hilabetean moztu ziren adarrak batu egin ditugu udaleko lorazaintza zerbitzuak gabonetako egun hauetan eramateko.
ORTUA EDO SOLOA?
Pasa dan astean hiru guraso etorri ziren ikastolara baserritarren lanak egitera.
Ikastolak kurtso honetan ortua martxan jarriko du eta lurra prestatzen ibili dira.
Ortuaren inguruko hezia ere jarri dute. Irakasleak ere proiektu honen parte direnez, konposteko gunea ere prestatu dute.
Beraz, laister gura seme-alabak atxurrarekin ikusiko ditugu.
Interneteko erabilpena arriskurik gabe ezgutzekoPantallas Amigas taldeko kide batekin solasean.
Bi taldetan banatuta, euskaraz eta gaztelaniaz, galde erantzunak egiteko aukera eskaintzen digute.
TRESNA BATZUK
Erabiltzen ditugun hauek, tresna batzuk direla azaltzen digute, zaindu behar direnak, segurtasuna izan dezagun.
Inor ez die erakutsi gazteoi nola mugitu Interneten, entsaio-errorea da nagusia.
Daukagun sensazioa "petit comite" batean gaudela, eta miloika pertsonek ikusi dezakete.
Gazteek ez dute beldurrik saguari sakatzeko, baina ez dute idearik ere zeintzuk diren interneteko oinarriak. Gustoko gaia dute teknologia berriena eta ikasteko prest daude.
Sarean aurkitu dezakegun jendea bizitza errealean dagoenaren modukoa da: onak eta txarrak daude ;-)
FAKTORE BATZUK aztertzen ditugu:
Anonimatoa, nortasun ordezkapena, web kamararen erabilpena (testuingurua ikusteko balio dezakete); ba omen dago birus bat (bifrost) urrunetik aktibatzeko balio omen dezakeena,
Ez dugu behar tuenti egon, baina gure laguntza behar dutenean, eurekaz egon behar dugu arazoa konpontzeko; euren hizkuntza berdina hitz egin behar dugu.
Webkamara pegata batekin tapatuta euki dezakegu, birus batek ez diezagun kamara piztu eta grabatu.
ZIBERBULLING-a
Erasoak ere gertatu daitzeke Interneten, baina luzaroan gelditzen dira: gu etxera joan arren, sarean gelditzen da erasoa :-/
SARE SOZIALAK & TUENTI
Tuentiko zerbitzuaren baldintzak aztertzen ditugu eta azkenean gogoeta hau komentatzen dugu: sarea ondo erabiltzeko, ikasi beharko genuke gure denbora ondo kudeatzen ;-)
BIDEO-LABURPENA
Saioaren bukaeran Iraiz eta Urkorekin elkarrizketa labur hau izan dugu.
Azaroaren 17an ere auzolan-kide finak ibili dira eguzkibegin.
Joseba Artetxek honela laburebiltzen digu egindako lanak:
"25 lagun etorri dira ikastolara mantenuko lanetara. Gauza desberdinak
egin ditugu. Ez geneukan argi eguraldia nolakoa izango zan eta batzuk
barruan eta besteak kanpoan ibili dira.
Kanpoan egindakoen artean
desbrozea, konposterako erabiliko den txokoa txukundu dugu, jolastoki
berriko kautxoa kokatuta utzi da (resina ezin izan da eman euria
datorrelako). Oraindik, kautxoa finkatu eta gero, garbitu behar da eta
margoztu baita ere. Jolas berriak garbitzen eta esmaltatzen hasi gara.
Bestaldetik, kanpoan garbiketa gunea prestatzen ibili dira (iturginen
lana falta da). Elbarrituen aparkaleku berria margoztu da eta zaharra
ere erretokatu da. Azken hau egiteko, aparkalekua garbitu da eta
batutako hostoak konposterako erabiliko dira agenda 21-ren barruan.
Barruko lanean, gehien bat, 1. pisuko hormak eta sapaia zuriz margoztu
dira. Beheko patiora bajatzeko eskaileretan berdin. Arotzak, barruan
baldak jarri dituzte musika eta psikomotrizitate gelan."