2013/05/12

Azken aurreko mantenua Auzolanean

Maiatzak 11an azkenaurreko auzolana egin dugu. 20 lagun egon gara eta gaur egindakoak hauek izan dira:
  • adarrak moztu ditugu eta ingurua txukundu dugu pizkatxo bat,
  • kiroldegi atzeko jolastokian kautxo gehiago jarri dugu, bertako bordilo berdea berdez margoztu da garbitu ondoren, 
  • Pepetorako irteeran zegoen katxoa hobeto jarri da umeak erosoago pasa daitezen, 
  • kanpoko saskibaloi zelai biak  margoztuta gelditu dira eta  futbitokoa errektifikatu ondoren margoztu da eta balio ez duten marrak beltzez margoztu ditugu ezabatzeko,
  • atzealdean dauden aldagelen kanpokaldea zuriz margoztu da, 
  • erdiko solairuko zutabeak margotu dira, 
  • erdiko solairuko komuneko sapaia zuriz eta ateak urdinez margozten hasi gara,
  • haurtzaindegiko patioan kautxo gehiago jarri dugu jokuren bat gehiago jartzeko, 
  • beheko patioan frontoi zati bat margoztu da eta 
  • sotoaren ondoan dagoen horma urdinez margotu da.
Hauek dira gaurko lanak eta azkeneko auzolanean ikastolako jairako txukuntze lanetan ibili gara. Ikusi lanak argazkiotan ;-)

2013/03/20

Martxoko lanak

Martxoak 16an beste auzolan eguna izan genuen.
Eginiko lanak hauek izan ziren:
  • Aurreko larunbatan ebagitako zuhaitz-adar guztiak batu eta eraman kiroldegi ostera udalak, kamioi batekin eraman ditzan. 
  • Jantokiko sapaiak zuriz margozten amaitu eta leiho alboko horma "melokotoi" kolorez ere. 
  • Aurreko larunbatan ere botatako argi-posteen zimentazioa kendu. 
  • Barne-patio batean Dinitrol produktua eman umetxoen jantokian agertu diren itoginak kentzeko. Neskeen aldegelak handiagotzeko alboan zegoan gelatxoa garbitu, zolua kendu eta hormak prestatu arlauza berriak jartzeko. Oraingoan ere jendea "chapeau"!!!! 
Hona hemen argazkiak

2013/03/09

Plataformarekin

Eguraldi ona aprobetxatuz auzolaneko egun berri bat antolatu dugu.
Talde txiki bat prestatu dugu astean zehar, kanpoan egin beharreko gauzak egiteko asmoz. 9 lagun egon gara bakarrik baina lan bikaina burutu da.
Atzoko egunez plataforma bat alokatu zan eta kiroldegiaren teilatua egin zutenak etorri ziren teilatua garbitzeko eta kiroldegi barrura sartzen zen ura nondik sartzen zan begiratzeko.
Gaurkoan, plataforma zegoela probetxatu dugu eta zuhaitzen adarrak moztu egin ditugu goi partean hostoak arazo gutxiago eman dezaten datorren urtean kiroldegian. Plataformarekin, ere, goiko patioan zeuden hiru torretatako fokoak kendu ditugu hurrego auzolan batean haurtzaindegiko alde horretan kokatzeko. Kiroldegia egin zenetik argia ez zen fokoetara iristen eta orain bererabiliko ditugu. Ondoren hiru torretak bota ditugu eta torreta baten ondoan zegoen plataneroa ere bota dugu.
Goiko patioa garbiago gelditu da orain.
Futbitoko porteria baten atzean zegoen sarea konpondu dugu.
Jantokitik kanpora irtetzeko, jantokiko jendeak arriskua ikusten zuten bertan dagoen aldapatxo txikian. Bertatik zarama ateratzen dute eta batzutan olioa egoten da eta beraiek eskatuta rotaflexakin marra batzuk egin ditugu eta kartcherra pasatu dugu garbiago egon daiten.
Kanpoan prestatu dugun garbiketa gunea gustiz erabilgarri egoteko bi alkantarilen tapak aldatu ditugu, ur guztia jaso dezaten.
Gaurkoz nahiko izan da eta datorren astean eguraldi ona egiten badu, badaukagu lana moztutako adarrak kentzen.
Gaur argazkiak ez daude... baina lan bikaina izan da

2013/02/24

Otsailaren 23an hotz

Hotz handia izan arren, Otsailaren 23an, 26 lagun etorri zaizkigu Eguzkibegiko Auzolanera.
Eguraldiak ez du inor beldurtu baina lan gehiena barruan egin dugu. Egindakoen artean:
  • Musika gelako zutabeei bigarren eskua eman diegu eta bertan esmaltatuta geneukan baldak finkatu ditugu. Hurrengorako hormak gelditu dira egiteko. 
  • Beste balda batzuk psikomotrizitate gelan finkatuta gelditu dira. 
  • Arotzak prestatutako ping-pong mahai berria esmaltatu eta kokatu dugu, aurretik jarrita zegoenaren ondoan. 
  • Berriztu diren aldageletako sapai eta hormei margo zuria eman zaie eta ateei esmaltearekin bigarren eskua eman zaie.
  • Aldagelen sarreran sapaia eta horma erdia margotu da zuriz. Azpiko zatia gelditu da hurrengorako.
  • Jantokia margozten hasi gara eta sapai gehiena margoztuta gelditu da. Hurrengo txandetan hormak egin beharko dira. 
  • Aurrekoetan HH-ko kableadua eta beheko patioko berjak guztiz margoztu gabe gelditu ziren eta gaur bukatu ditugu. 
  • Beheko patioko tuboak babesten duten parrillen lotura batzuk apurtuta egon direnez baloien golpeekin, konpondu ditugu. 
  • Umeen jolastokian kokatu behar diren jokuak esmaltatzen ibili gara eta zuhaitzen adarrak mozten ere bi pertsona ibili dira eguraldiari aurre eginez. 
Gaurko guztia hau izan da.
Hurrengo txanda matxoaren 16an izango da eta ordurako lana badaukagu.
Ondo ibili.... ta gitxi gasteu? ;-)

2013/01/19

Urtarrilaren 19an urtea ondo hasteko

Gaur 33 lagun hurbildu dira ikastolara eta 2. hiruhilabeteko lanei hasiera eman diegu. 

Urtarrilak 19an eguraldi txarra ematen zutenez barruko lanak egitea pentsatuta geneukan baina aprobetxatu dugu kanpoan gelditzen ziren gauza batzuk egiteko baita ere. 
Talde desberdinak egon dira lan desberdinak egiteko. 
  • Talde batek lehen orduak erabili ditu ortuan botata zeuden adarrak batzeko eta astelehenean udal zerbitzuak eraman ditzan. Gero, talde hau barrura joan da musika gelaren zati bat margozteko.
  • Bigarren talde bat egon da aldageletan. Berriztu diren aldagelak garbitu dituzte eta ondoren, ate eta markoei esmalte esku bat eman diete.
  • Hirugarren taldea, baldak esmaltatzen egon da. Musika gelan, laguntzagelan eta psikomotrizitate gelan jarri behar diren baldei bigarren eskua eman diete.
  • Laugarren taldea, patioko horma zati bat margotu dute, beheko patioko berjak esmaltatu dituzte eta patiotik lehenengo pisura doan hormaren beheko partea margotu dute.
  • Bostgarren talde batek, teilatuan "linea de vida" berri bat jarri dute, teilatuko ur filtrazioak bilatu eta konpondu dute, ping-pong mahai berri bat jartzeko egurrezko estruktura prestatu dute eta haur txikientzat egin zen jolastoki berritik soberan zegoen kautxoa kendu dute.
Gaurkoan ere lan polita egin da eta ikastolak beste itxura bat hartzen ari da lan guzti hauei ezker. 
Oraindik, lan asko dago egiteko  eta hurrengo txandetan gauzak hobetzeko asmoz hor ibiliko gara berriro. 
Otsailaren 23an daukagu hurrengo deialdia. 
Anino eta eskerrik asko guztioi ;-)

2012/12/15

Abenduaren 15ean lanean be

Abenduaren 15ean, Eguzkibegiko auzolankideak lanena egon dira be! ;-)
21 lagun igo dira ikastolara mantenuko lanetara. Ikastolaren aurpegia aldatzen ibili gara:
  • Haurtzaindegiko frisoa eta sarrerako hall-eko frisoa berdez margotu ditugu. 
  • Goiko pisuko frisoa granate antzeko kolore batez margotu dugu. 
Beraz, solairu bakoitzak bere nortasuna izango du hemendik aurrera.
Esango duzue ia nola ikusten duzuen ;-)

Bestaldetik, musikako gelan jarri genituen baldak esmaltatzen ibili gara baina bukatu gabe gelditu dira eta hurrengoan bigarren esku bat eman beharko zaie.
Eta azkenik, aurreko hilabetean moztu ziren adarrak batu egin ditugu udaleko lorazaintza zerbitzuak gabonetako egun hauetan eramateko.

ORTUA EDO SOLOA?
Pasa dan astean hiru guraso etorri ziren ikastolara baserritarren lanak egitera.
Ikastolak kurtso honetan ortua martxan jarriko du eta lurra prestatzen ibili dira.

Ortuaren inguruko hezia ere jarri dute. Irakasleak ere proiektu honen parte direnez, konposteko gunea ere prestatu dute.
Beraz, laister gura seme-alabak atxurrarekin ikusiko ditugu.

2012/12/11

Pantailak lagun

Interneteko erabilpena arriskurik gabe ezgutzeko Pantallas Amigas taldeko kide batekin solasean.
Bi taldetan banatuta, euskaraz eta gaztelaniaz, galde erantzunak egiteko aukera eskaintzen digute.
TRESNA BATZUK
Erabiltzen ditugun hauek, tresna batzuk direla azaltzen digute, zaindu behar direnak, segurtasuna izan dezagun.
Inor ez die erakutsi gazteoi nola mugitu Interneten, entsaio-errorea da nagusia. Daukagun sensazioa "petit comite" batean gaudela, eta miloika pertsonek ikusi dezakete.
Gazteek ez dute beldurrik saguari sakatzeko, baina ez dute idearik ere zeintzuk diren interneteko oinarriak.
Gustoko gaia dute teknologia berriena eta ikasteko prest daude.
Sarean aurkitu dezakegun jendea bizitza errealean dagoenaren modukoa da: onak eta txarrak daude ;-)

FAKTORE BATZUK aztertzen ditugu:
Anonimatoa, nortasun  ordezkapena, web kamararen erabilpena (testuingurua ikusteko balio dezakete); ba omen dago birus bat (bifrost) urrunetik aktibatzeko balio omen dezakeena,
Ez dugu behar tuenti egon, baina gure laguntza behar dutenean, eurekaz egon behar dugu arazoa konpontzeko; euren hizkuntza berdina hitz egin behar dugu.
Webkamara pegata batekin tapatuta euki dezakegu, birus batek ez diezagun kamara piztu eta grabatu.

ZIBERBULLING-a
Erasoak ere gertatu daitzeke Interneten, baina luzaroan gelditzen dira: gu etxera joan arren, sarean gelditzen da erasoa :-/

SARE SOZIALAK & TUENTI
Tuentiko zerbitzuaren baldintzak aztertzen ditugu eta azkenean gogoeta hau komentatzen dugu: sarea ondo erabiltzeko, ikasi beharko genuke gure denbora ondo kudeatzen ;-)
 
BIDEO-LABURPENA Saioaren bukaeran Iraiz eta Urkorekin elkarrizketa labur hau izan dugu.