2013/09/17

Gautxoriak behar ditugu!

Eguzkibegi Ikastolako Txosnan gautxoriak behar ditugu, ostirala eta larunbatean, gaueko txandak zabaldu ahal izateko ;-)
Aste egunetan eta ordu gehienetan gurasoen partaidetzarekin bete dira txanda ezberdinak
OSTIRALA & LARUNBATA
Baina asteburura hurbiltzen eta ordutxikitan jendea behar da:
akaso ikasle ohiak? Jende gaztea eta gauzaleak?
Mozoiloak beti ibilten dira gabaz baina seinaka antolatuta... erdu komunitatera!
Eta animatu zeure kuadrilla txanda bat osotzeko!
Jarri kontaktuan txosnako Igorrekin eguzkibegijaiak (abildua) gmail.com

2013/06/05

Komunikazio digitala bizitzarako eta lanerako

Auzolanaren Web Komunikazioaren taldeak bi ikasle ohiak elkartuko ditu Komunikazio Digitalaz hitz egiteko:
NOIZ: Osteguna, Ekainak 13
NON: Torrezabal Kultur etxean
ORDUA: 19:00 - 20:30
GALDERA hauek luzatuko dizkie Josi Sierra (@josi) mahaiburuak:
  1. Zelan eta zertarako erabiltzen dituzue sare sozialak?
  2. Blogak ere oraindik bizirik daude?
  3. Zein da zuen nortasun digitala gaur egun?
Jarraian jende guztiaren jakinminak eta zalantzak argitzeko.
Denon artean irizpideak eta ideia batzuk ateratzen saiatuko gara,  jendeari, ikastolako gurasoak edo Galdakaoko hiritarrei, tresnak nola erabili daitezkeen jakiteko.
Eta Jonek & Naiarak guraso bezala pistaren bat emango diete seme alabekin ibiltzeko eta elkarrekin ikasteko. Saioan aipatuko/aztertuko diren sareak hauexek dira: Twitter, facebook nagusiki; aipatu Tuenti, whassapa, eta denbora jaten dauskuen beste aplikazioak.
Norbaitekin konpartitu, edo lagun bati bidali nahi badiozu, hementxe daukazu ohar labur eta zirraragarri bat ;-)
Partekatu zure ezagunekinNora Madariagak egindako kartela eta gonbidatu ekitaldira etorteko ;-)

2013/06/02

Ekainaren mantenua auzolanean

Ekainaren 1ean ere mantenuko zereginak egin dituzte auzolaneko lagunok!
15 bazkide egon ziren lanean.
Egindako lanak: sotoa ordenatu, beheko patioko zutabeen azpiko zatia margoztu kolore desberdinez, erdiko komuneko ateak esmaltatzen bukatu, sukaldeko estraktorearen bastidorea esmaltatu eta ateen markoak errepasatu, ikastolaren atzeko aldean beheko partea zuriz margotu eta erdikoa errepasatu eta jantokian marrazki batzuk egin.
Datorren astean, ekainak 8 ikastolako jaira etorri denok disfrutatzera, eta Mantenu taldekoek egindako lanak (ia ia arte lanak) ikustera ;-).
Hona hemen Aitorrek ateratako argazkiak.







2013/05/23

Nortasun digitala

Nortasun digitala gure izakeraren isla "birtuala" da; baina geu gara, nire bigarren NIa da.
Pista batzuk ematen dizkigu Lorena Fernande Deustuko irakasleak (@loretahur)



GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
Gida bat kontsultatu INTECO Identidad digital: guia de identidad y reputacion on line
Enpresa baten nortasun digitala zaintzeko (Deustuko Unibertsitatearena adibidez)

2013/05/21

eKDH: Mes de la Cultura Digital

Entre el 23 de Mayo y el 20 de Junio celebramos en Eguzkibegi el mes de la Cultura Digital, con talleres y mesas redondas para saber que es y como se usa Internet y los servicios que ofrece la web 2.0

TALLERES & MESA REDONDA
Empezamos el dia 23 de Mayo con el tema de la Identidad Digital y el uso del correo electrónico.
El dia 6 de Junio hablaremos de Compartir en la nube, usando Google Drive para textos, presentacionoes, hojas de calculo, documentos etc.
El 13 de junio haremos una mesa redonda con Jon Gomez Garai y Naiara Perez de Villareal, ambos ex-alumn@s de Eguzkibegi, sobre trabajar y
comunicarse en la red .
Y el 20 de junio aprenderemos a usar las redes sociales Facebook, Twitter etc, así como hablaremos sobre Tuenti y como la usan nuestras hijas e hijos.
Estas invitado a participar, a traer tu propio "aparato" y a preguntar todas las dudas que tengas.

ERDU KOMUNITATERA
Ven a la comunidad digital de Eguzkibegi, sube con nosotr@s a la nube y comparte las ganas de saber y aprender junt@s.
Puedes confirmar tu participación mandando un email a webkom@eguzkibegi.net y adelantarnos tus gustos y dudas en este cuestionario:
https://docs.google.com/forms/.../viewform

2013/05/16

KULTURA DIGITALAREN HILABETEA

Maiatzaren 23tik Ekainaren 13ra Interneteko tresnak erabiltzeko mintegiak egingo ditugu.
Gonbidaduta zaude zure zalantza guztiekin etortzeko, zure jakinmina asetzeko eta elkarrekin ikasteko gogoa partekatzeko.

MAIATZAK 23:  NORTASUN DIGITALA
Nola erabiltzen duzu emaila pertsonal mailan eta profesional mailan?
Ze aholku emango zenioke guraso bati hasi berria denean?

EKAINAREN 6an: PARTEKATU HODEIAN DRIVE: PARTEKATU ZURE DOKUMENTUAK
testuak eta aurkezpenak, formularioak, kalkulu orriak,  lana wikifikatzeko
Argazkiak, PDFak igotzeko, txata eztabaidatzeko
Azkenean esandako guztiarekin post bat adostuko dugu blogean argitaratzeko



EKAINAREN 13an MAHAI INGURUA
Jon Gomez Garai eta Naiara Perez Villarreal
Nola egiten da gaur egun lan digitala?
Nola komunikatzen da gaur egun sareetan?

EKAINAREN 20an: SARE SOZIALAK
Zer dakigu FaceBook, Twitter eta Google Plus
Zer dakite gure umeek? zer erabiltzen dute?
Zertarako erabili dezakezu? Pertsonalki edo profesionalki?
Animatu FB sartzeko eta elkareragina Eguzkibegiren
Twitter profil bat sortu eta hastag bat erabili komunikazioa errezteko



ERDU KOMUNITATERA! Datozen ostegunetan 19:00etatik 20:30etara Eguzkibegin
EKARRI zure gailua: smarphone, tableta, bizikletz... nahi duzuna eta zure ikasteko gogoak, dakizuna eta ez dakizuna partekatzeko. Maila oinarri oinarrizkoa, ikastekoa


Konfirmatu zure partaidetza webkom@eguzkibegi.net helbidean

2013/05/12

Azken aurreko mantenua Auzolanean

Maiatzak 11an azkenaurreko auzolana egin dugu. 20 lagun egon gara eta gaur egindakoak hauek izan dira:
  • adarrak moztu ditugu eta ingurua txukundu dugu pizkatxo bat,
  • kiroldegi atzeko jolastokian kautxo gehiago jarri dugu, bertako bordilo berdea berdez margoztu da garbitu ondoren, 
  • Pepetorako irteeran zegoen katxoa hobeto jarri da umeak erosoago pasa daitezen, 
  • kanpoko saskibaloi zelai biak  margoztuta gelditu dira eta  futbitokoa errektifikatu ondoren margoztu da eta balio ez duten marrak beltzez margoztu ditugu ezabatzeko,
  • atzealdean dauden aldagelen kanpokaldea zuriz margoztu da, 
  • erdiko solairuko zutabeak margotu dira, 
  • erdiko solairuko komuneko sapaia zuriz eta ateak urdinez margozten hasi gara,
  • haurtzaindegiko patioan kautxo gehiago jarri dugu jokuren bat gehiago jartzeko, 
  • beheko patioan frontoi zati bat margoztu da eta 
  • sotoaren ondoan dagoen horma urdinez margotu da.
Hauek dira gaurko lanak eta azkeneko auzolanean ikastolako jairako txukuntze lanetan ibili gara. Ikusi lanak argazkiotan ;-)