2011/11/27

Urriak 26an mantenua martxan


Azaroak 26, Auzolaneko Mantenu taldearen lehen LAN-eguna izan dugu. Bazkideren bat falta bada ere, jende mordoa bat aritu da lanean: 40 lagun inguru!
Julen Urrutxurtuk honela eman digu egindakoaren berri: "Eguraldia on-ona izan dugunez kanpoan batez ere, aritu gara"
  • Kanpoko hesi zuria, ia gehiena metro apur batzuk geratu dira.
  • Idazkaritzako, beheko patioko eta Eskolaurreko hesi metalikoak (urdinak) margoztuta
  • Irakasleen aparkalekuko (Joseba atezainaren etxearen aurrean daudenak) marrak margoztuta.
  • Beheko patioko zutabe gehienak eta eskumako hormak margoztuta.
  • Sotoan baldak jarri, sotoa garbitu eta gauzak ordenatu eta plastikoko kutxetan sartu.
  • Ikastolako inguruko besbroze zati handi bat egin eta moztutako zuhaitzen adarrak eta zuhaizkak atera, udaletxeko langileek konposterara eroan dezaten.
Oso jende jatorra, giro oso ona eta denok pozik, beheko argazkietan ikus dezakezuenez, ikastolaren onerako eta bazkideen seme alaben disfruterako, poltsikoari sos batzuk aurreztuz.
Baita aipatu dite "Kontrolatuta ditugu nortzu etorri ez diren ;-) ... ea hurrengoetan...
ESKERRIK ASKO auzolanean ibili zareten guztiei! Eta taldea eta zereginak antolatzen egon diren Julen, Joseba, Jaione eta Ninberi ;-)

GEHIAGO? DATORREN URTEAN ERE?
Hurrengo txandaren lehen eguna abenduak 17 izango da. Eta gaur etorri diren  bazkideak, berriz ere urtarrilak 28an buletatuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario