Mostrando entradas con la etiqueta galdakao. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta galdakao. Mostrar todas las entradas

2014/04/09

Apirilaren 15ean 80 urteurrena

Apirilaren 15ean betetzen dira 80 urte, Karmelo Leizaola ikastola edo hasieran Escuela Vasca Plazakoetxeko Etxebarria inaguratu zenetik, 1934gn urtean.
Galdakoztar guztiak animatzen zaituztegu oroimen ekintzetan parte hartzen:
  • Irakaslea izan zen Monika Lekunberriri, zor zaion aipamena egiteko eta
  • Karmelo Leizaola eskolaren fundatzailea,  gogora ekarteko, 1935garren uretan, Hego Amerikara egindako bidai batean hil zena; eta ondoren eskolari bere izena eman zioana.
EKINTZAK
Egun horretan ekintza hauetako abtean parte hatzen animatzen zaituztegu
  • 18:00 Monika irakasleari, bere 100gn urteurrena ospatzen denena, bizi eta zoritxarrez, hil zan, leku berean , beste batzuen artean bere hiloba Koldo ere egongo dela, Lekunberri irakaslearen ikasle ohi batzuekin. 
  • 18:45 80 urte urrenaren informazioa eta ekintzen berri emateko kalejira alaian
  • 19:00 Bideo-foruma "Maestras de la República" filmarekin Ganguren Mendi Taldearen egoitzan, garai hura ondo ezagutzen duen maistra baten aurkepenarekin: Neli Zaitegi.
KARMELO LEIZAOLAREN OROIMENA
    Hementxe dugu Antonio Zabala, bere 102 urteekin, Karmelo Leizaola nor izan zen gogoratuz.

2012/09/06

Eguzkibegi jaietan

Eguzkibegi ikastola jaietan egongo da
ere. Gurosoak, ikasleak, irakasleak... denok egongo gara jaiak ospatzen eta parte hartzen! ;-)
Jaien hasieran, ostirala 7an, kamiseta gorria jantzita, koadrilen igoeran parte hartuko dugu.
Eta txosna zabalik egongo da astean zehar:
Zure partaidetza ere beharrezkoa da-ta :-D

2012/06/14

Andereno Itziarren oroimena

Andereño Itziarrek Eguzkibegi ikastolaren historia ondo ezagutzen du: bera sortzaileetariko bat izan zan 60ko hamarkadan. Torrezabal kultur etxean ospatu den "Gerra Zibilaren aurreko Ikastolako Umeen oroimena" ekitaldian, Itziar Barrenetxeak antzekotasun handiak topatzen zituen, gerra aurretik eta diktadura garaian ikastolak zituen berezitasunak: gurasoen erabakiz, herri osoaren laguntzaz, libururik gabe eta material gutxirekin, neskak eta mutilak batera, pedagogia aurrerakoia...
Hogei minutuko bideo honetan ikus-entzun ditzakegu bere azalpenak eta gogoetak.

2012/06/09

Eguzkibegi Ikastolako Jaia 2012

Ikastolako jaian zehar egin ditugun argazkiak ikusteko aukera daukazue hemen. Animatu zaitez eta... erdu KOMUNITATERAAAAA!!

Norbaitek bere seme-alaben argazkiak ez badu nahi agertzea, mesedez idatzi mezu bat auzolana@eguzkibegi.net helbidera

2012/02/25

Auzolaneko bideoak

Mantenuko jendea lanean dabilen artean, arduradunok denbora pixka bat ateratzen dute egindakoak dokumentatzeko.
Bideo-sorta honetan ikus ditzakezue egiten dituzten lan finak! ;-)
Eskerrik asko denori