2014/02/22

El euskera en Galdakao

En los años 30 el euskera en Galdakao se usaba, en algunos barrios y en familias concretas, pero no de forma generalizada en todo el pueblo de Galdakao.
Así nos lo cuentan estos alumnos de la ikastola Karmelo Leizaola, fundada en el año 1934, cuya irakasle fue Monika Lekunberri.

2014/02/17

Recuerdos de la Ikastola Karmelo Leizola

Itziar Barrenetxea andreño fundadora en 1966 de la Ikatola Eguzkibegi (entonces llamada Cooperativa Santa Maria) recuer5da con los alumnos de Monika Lekunberri los comienzos de la Ikastola Karmelo Leizaola en la decada del los 30.

2014/02/08

Karmelo Leizaola Ikastola

Karmelo Leizaola Sanchez Donostian jaio zen 1901eko Maitzan. Ikasketak Lekarozen (Nafarroan) egin zituen, nota onak ateraz gainera: 16 urterekin 7 matrikula lortu zituen. Ondoren kimika ikasketak egin zituen Jesuitek sortutako Sarria Kimika Institutuan, kimikoa bihurtuz.
Ikasketak amaitu baino lehen, Galdakaoko Dinamitan hasi zen behar egiten, baina ikasketa gehiago burutu zituen, kimika amaitu ondoren:
  • 1924an Zaragozako Unibertsitatean  Zientziak egin zituen eta 
  • 1929an Madrilen Farmazia lizentziatura
Gizon fina zen dudarik barik: hainbat esperimentu egin zituen, hitzaldiak emanez eta idazkiak argitaratuz adibidez "Anales de la S. E. de Físika y Química" aldizkarian.
Baina Euskera bera ere maite zuen Karmelok, eta Galdakaon bizi zela, Euskeraren Adiskideak elkartea sortu zuen.
Baina zoritxarrez, 1935 urtean, Hegoamerikatik propagandarako bidai bat egiten ari zela, gaixotu eta abenduaren 15ean hil egin zen; 35 urte baino ez zituen Karmelok.

MONIKA LEKUNBERRI

Monika Lekunberri Galdakaoko irakasle bat izan zen, 1910eko Maiatzaren 19an jaioa. Aita Jenaro Lekunberri, Dimanitako lantegiko postaria zen; lantegi horretan bertan Karmelo Leizaola kimikoak lan egiten zuen.
Donostiako kimikari horrek ostatu hartu zuen Jenaroren etxean eta aukera izan zuen Monika Lelunberri ezagutzeko, eta euskararekiko zaletasuna kontagiatzeko.
Monikak Maistr ikasi zuen Bilboko irakasle eskolan, 1926tik 1930erarte: urte horretan titulua lortu zuenean Euzkadi egunkarian atera zuten erreferentzia, ohore handi bat bezala.
1934ko Apirilaren 15ean "Escuelas Vascas" zeritzon mugimenduaren barruan, Galdakaon sortu zuten ikastola bat, umeei euskara irakasteko asmoarekin. Hasieran Plazakoetxeko Etxebarria deitu bazioten ere, 1935ean sortzailea Hegoamerikan hil ondoren, bere izena eman zioten ikastolari "Karmelo Leizaola euzko ikastola".
1936ko udan Galdakaoko Udalaren beka bati esker, Donostian egon zen Eusko Ikaskuntzaren ikastaro batera, Gerra ZIbila altxatu zenean; Iparraldera ihes eginda lortu zuen Galdakaora buletatzea.
Irakasle bezala jarraitu zuen lanean, 1937ko udaberrian Iparraldeko frontean bonbardaketak gogortu ziren arte.
Diktadura garaian debekua jaso zuen irakaskuntzan aritzeko, eta hasieran etxerik etxe, eta ondoren bere etxean kalse partikularrak ematen.

2014/01/25

IZG: Izan Zirelako Gara

2014an 80 urte betetzen dira Galdakaon lehen ikastola ireki zala Errepublika garaian. "Escuela Vasca Karmelo Leizaola - Leizaolatar Karmel'en Euzko Ikastolia" se llamaba, en honor a su impulsor, fallecido en Sudamerica en 1935.
De sus alumnos por lo menos media docena quedan todavía con ganas de contar aquella historia; y su gratitud a la "irakasle Monika Lekunberri"
DATOS DE LA EPOCA
Los hermanos Loroño Roman y Juan, el incansable Joseba Uribe, el enérgico Luis Intxausti, el primer nacido en Tximelarre Jesus Mari Ibarra, el bien documentado Pepe Urrutikoetxea y todos los exalumnos recuerdan como era la casa de la escuela vasca y los diferentes vecinos que tuvo antes y después de la guerra. Así como la distribución de sus espacios, que queda recogida en este plano.

MONIKA LEKUNBERRI
Todos los exalumnos de la "irakasle Monika" recuerdan a esta joven profesora (tenia 24 años cuando se inaguró la iakstola) como una mujer con grandes dotes para la docencia; alguno comentaba que "a todos nos gustaba" como profesora claro! ;-)
Esta profesora , nacida en Galdakao el 19 de mayo de 1910, logró su titulo de maestra en 1930, es decir con 20 años; y por tanto, al inagurarse la Escuela Vasca Karmelo Leizaola, tenía 24 años.
El dia del luctuoso bombardeo del Refugio de Plazakoetxe cumplió los 27 años.
Y casualmente el verano que se levantaron los militares, en julio de 1936, se encontraba en Donostia haciendo un curso de formación como irakasle de las escuelas vascas.
Tras la guerra fué inhabilitada para la docencia, buscándose el sustento impartiendo clases particulares, primero de casa en casa, y finalmente en su propio hogar, a donde acudian decenas de niños y niñas a aprende a leer o escribir, o a practicar mecanografía u otras tareas de oficina.
(Fotos obtenidas gracias a familiares de Monika Lekunberri, el investigador Gregorio Arrien,  y Gotzon Garcia)

2013/09/17

Gautxoriak behar ditugu!

Eguzkibegi Ikastolako Txosnan gautxoriak behar ditugu, ostirala eta larunbatean, gaueko txandak zabaldu ahal izateko ;-)
Aste egunetan eta ordu gehienetan gurasoen partaidetzarekin bete dira txanda ezberdinak
OSTIRALA & LARUNBATA
Baina asteburura hurbiltzen eta ordutxikitan jendea behar da:
akaso ikasle ohiak? Jende gaztea eta gauzaleak?
Mozoiloak beti ibilten dira gabaz baina seinaka antolatuta... erdu komunitatera!
Eta animatu zeure kuadrilla txanda bat osotzeko!
Jarri kontaktuan txosnako Igorrekin eguzkibegijaiak (abildua) gmail.com

2013/06/05

Komunikazio digitala bizitzarako eta lanerako

Auzolanaren Web Komunikazioaren taldeak bi ikasle ohiak elkartuko ditu Komunikazio Digitalaz hitz egiteko:
NOIZ: Osteguna, Ekainak 13
NON: Torrezabal Kultur etxean
ORDUA: 19:00 - 20:30
GALDERA hauek luzatuko dizkie Josi Sierra (@josi) mahaiburuak:
  1. Zelan eta zertarako erabiltzen dituzue sare sozialak?
  2. Blogak ere oraindik bizirik daude?
  3. Zein da zuen nortasun digitala gaur egun?
Jarraian jende guztiaren jakinminak eta zalantzak argitzeko.
Denon artean irizpideak eta ideia batzuk ateratzen saiatuko gara,  jendeari, ikastolako gurasoak edo Galdakaoko hiritarrei, tresnak nola erabili daitezkeen jakiteko.
Eta Jonek & Naiarak guraso bezala pistaren bat emango diete seme alabekin ibiltzeko eta elkarrekin ikasteko. Saioan aipatuko/aztertuko diren sareak hauexek dira: Twitter, facebook nagusiki; aipatu Tuenti, whassapa, eta denbora jaten dauskuen beste aplikazioak.
Norbaitekin konpartitu, edo lagun bati bidali nahi badiozu, hementxe daukazu ohar labur eta zirraragarri bat ;-)
Partekatu zure ezagunekinNora Madariagak egindako kartela eta gonbidatu ekitaldira etorteko ;-)

2013/06/02

Ekainaren mantenua auzolanean

Ekainaren 1ean ere mantenuko zereginak egin dituzte auzolaneko lagunok!
15 bazkide egon ziren lanean.
Egindako lanak: sotoa ordenatu, beheko patioko zutabeen azpiko zatia margoztu kolore desberdinez, erdiko komuneko ateak esmaltatzen bukatu, sukaldeko estraktorearen bastidorea esmaltatu eta ateen markoak errepasatu, ikastolaren atzeko aldean beheko partea zuriz margotu eta erdikoa errepasatu eta jantokian marrazki batzuk egin.
Datorren astean, ekainak 8 ikastolako jaira etorri denok disfrutatzera, eta Mantenu taldekoek egindako lanak (ia ia arte lanak) ikustera ;-).
Hona hemen Aitorrek ateratako argazkiak.